Podcast: Play in new window | Download
Antzerki egunak biziko dituzte Usurbilgo herritarrek eta bertaratuko duten guztiek irailaren 22tik 25era bitartean. Gure arimei bazka eman behar zaielakoan antolatu dituzte Jauzi egunak. Antzerkiaren hainbat alde lantzeko asmoa dute eta egitaraua osatzerakoan antzerki lanez gain hitzaldi eta ikastaroak ere izan dituzte kontuan. EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak parte hartu du antolaketan eta bertako Itziar Eliasek aurreratu digu egitaraua.