Podcast: Play in new window | Download
Arnaldo Otegik kuriositatea omen zuen jakiteko juridikoki nola “jantziko” zuten bera lehendakarigai izatearen inguruko balizko ezezko bat, herenegun Catalunya Radion adierazi zuenez. Iluntze hartan bertan heldu zitzaion erantzuna: jostun lan handirik ez dute egin Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileek. Aztertu ere egin gabe, atzera bota dute Otegiren defentsak haren inhabilitazioaren aurka aurkeztutako helegitea. Baina Otegik EH Bilduren aldeko kanpaina egiten jarraitzeko asmoa adierazi du, eta badirudi gai horrek zipriztinduko dituela irailaren 25era arteko egunak. Gauerdian abiatuko den kanpainari begira jarri gara gaurko tertulian Oihana Bartra eta Oier Imazekin.