Podcast: Play in new window | Download
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen.
Gaurko programan Tosu Betirako proiektuari buruz hitz egin dugu. 2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua Andra Mari auzoan. Plan hau atzera gelditu baina Iberbengoko metro geltokia eraiki eta orain 300 aparkalekurako parking bat eraikitzeko proiektua dago. Tosu Betirako plataformatik salatzen duten bezala, parking hau ez da beharrezkoa. Gainera, Getxon dagoen azken nekazal eremua suntsitzea eta urbanizatzea erraztuko du.
Beste aldetik, gogoratu Sutondotik Plazara lehiaketan parte hartzeko epea amaitu dela eta oraindik aurrera hasiko dela BOZKAKETA. Zorte on parte hartu duzuen guztioei!