Jurgi Ekiza (Willis Drummond): Gure mundua da EHZ, eta kontzertu hau festibala sustengatzeko gure manera da.”

Urtebetetik gora isilik egon ostean EHZ festibalean bueltatu da taula gainera Willis Drummond taldea. Festibaleko kontzertuen artean espektaziorik handienetakoa eragin zuena izan da, eta ez dute kalerik egin: larunbatean, behin gauerdia pasata ekin zioten jotzeari, eta atsedenaren ostean indartuta daudela argi gelditu zen

Aurretik hitz egin genuen Jurgi Ekizarekin, atsedenari buruz, tarte honetan izandako aldaketen inguruan eta udan izango dituzten kontzertuei buruz. Festibalean jotzea, gainera, berezia da Willis Drummond-entzat, izan ere beti izan dute lotura estua EHZrekin eta Lekornerekin.

 

Hurrengo podcasta

"EHZn erakutsi nahi dugu Euskal Herria bere baitan garatzeko gai dela"

al. Uzt 4 , 2016