Podcast: Play in new window | Download
Bilaka kolektiboak sortutako Negua ikuskizuna EHZ Euskal Herria Zuzenean festibaleko lehen egunean eskaini zuten Garroa gazteluaren aurrealdean. Mathieu Vivier koreografoak prestatutako ikuskizuna da eta 14 dantzari eta 3 musikarik hartzen dute parte bertan. Euskal Herriko neguko erritoak mugimenduan ezartzen dituzte ikuskizun horretan, inauterien helburua den izadiaren berpiztearekin lotuta. Emanaldiko musikaren arduradun direnetako birekin, Xabier Etxeberri eta Paxkal Irigoienekin hitz egin genuen bertako irratsaio berezian.