Berbaz: Leire Saitua, saltsan

Victoria Sendón de León idazlea Lasterritxun (Ibarrangelua) hartzekoa da uda honetan Leire, hark liburua idazteko, Iruña-Veleia eta Da Vinci kodearen loturak tartean. Horrek pozik dauka.
Lasterritxu inguruan gaur arte heldu dan baserri matrilinial (amak alaba bati oinordean emondakoak, belaunaldiz belaunaldi) gutxietakoa dogu. Mari Carmen Basterretxearen ikerlana aipagarri kontu honetan. Umeak etxetik joanda ditu, 25 urte zitueneko antzean. Bakarrik. Eta bakardadea zaila da batzutan.
Kantatzeko gogo gutxirekin (maitemuhinetan gaudenean ei da errezago) baina beti ekinean, herrigintzan. Azken aldiko ibileren barri eskatuta, di-da atera dira batzuk:
“Sostener la vida, ¿es posible?” izenburupean maiatzean hitzaldia eman du Prado Estebanek hautsak harrotu ditu hura ekartzeak (“Feminicidio o auto-destrucción de la mujer” liburuaren egilea denez).
Mundaka Festival (del Capital). Musika jaialdi polemikoa (lurralde publikorik ederrena negozio pribatuari utzita oso modu ilunean eta legez kanpo), Iruña-Veleia auzia, Bagaude Iraultza,…
Presoak bisitatzetik bueltan hartu dugu gaur eta eurei eskainita aukeratu du bigarren kanta (Zuek zarete), hamaika saltsatan bizi-bizi dabilen Leire.
Erreferentziak:
Victoria Sendón de León-en bloga

  Sostener la vida, ¿es posible? (Prado Estebanen hitzaldia Astran, 2016-5-28an)
Casilda Rodrigañez (La represión del deseo materno y la génesis del estado de sumisión inconsciente), Silvia Federici, Mari Carmen Basterretxea
Kantak:
Txirimoia (IAUBE)
Zuek zarete (IAUBE)

Hurrengo podcasta

11ISPILU: 11. Saioa, "Strange fruit"

ol. Uzt 1 , 2016