Telesailez, audientzia datuez zein ikusleen defentsaz hitz egin dugu Urtzi Urkizurekin

Game of thrones telesail ospetsuaren zazpigarren denboraldia Zumaian eta Bardeetan grabatuko dute. Horren berri ekarri du Urtzi Urkizuk komunikazioari buruzko gaurko tartera. Horrez gain, EiTBko administrazio kontseiluak arautu duen ikuslearen defentsa bulegoaz hitz egin du. ETB1 kateko audientzia datu pattalez duen iritzia ere eman du Urkizuk. Espainiako telebista kate publikora jota, berriz, azaldu du kate horrek Luis Barcenasen aurkako auzian dagoen enpresa bat kontratatu duela. Kate beretik El caso telesailak ez duela bigarren denboraldirik izango aipatu du. Antena3 kateko Vis a vis telesailaren kasuan, bigarren denboraldiarekin amaituko dela esan du.

Hurrengo podcasta

Itsaso Pagoaga: "Oporretara jostailuak eramateaz gain, inguruko baliabideak aprobetxatu behar dira"

az. Eka 29 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan