Biharko ‘Gaur8’: sexu askatasuna eta homofobia, hezkuntzako ebaluazioa eta ‘Altza porru’ komikia

Datorren asteartean izango da ekainaren 28a, sexu askatasunaren aldeko nazioarteko eguna. Orlandon izandako eraso homofoboan 50 lagun hil izanak gaia mahai gainera ekarri badu ere, eguneroko eraso homofoboei ez zaie arretarik jartzen. Gai horri erreparatu diote Gaur8 astekarikoek biharko alean, eta Amagoia Mujika arduradunak nabarmendu du hori aurrerapenean. Horrez gain, Xabier Izagak Gasteizko Sukubo guneaz landuak ere aipatu ditu. Ikasturte amaiera izanik, Arantxa Urbek hezkuntzako ebaluazio sistemaz idatzitako zutabea ere aurreratu du. Amaitzeko, Jakoba Errekondori Mujikak berak egindako elkarrizketa aletu du, Altza porru komikiaz.

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER: Los Siderales eta Liquidator Music

ol. Eka 24 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan