Podcast: Play in new window | Download
Angelun eta Gasteizen azken egunotan izandako hilketak ez dituzte genero indarkeria kasu gisa ikertuko. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen arabera, emaztea eta bi alaba hil zituen gizonaren krimenean ezin da genero indarkeria kasurik aipatu, ez dagoelako senar-emazteen artean bortizkeriarik egon zen zantzurik. Gasteizen, 60 urteko andrea hil eta gorpua Zadorra ibaira botatzea leporatuta atxilotutako gizonaren ikerketa Gasteizko 2. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak eramango du, hau da, indarkeria matxistan espezializatu gabeko auzitegi batek, hiltzailearen eta biktimaren arteko harremanik ez zela argudiatuta. Zer pentsatua eman digute batak zein besteak, eta Ikoitz Arrese eta Nora Salbotxekin landu ditugu tertulian.