Podcast: Play in new window | Download
Donostia 2016ren Biziz enbaxada gastronomikoaren barneko proiektua ezagutu behar dugu orain. Izeko Mertxeren osagaien bila izenburupean, bizikleta eta etxeko sukaldaritza batuta, 3.000 kilometro baino gehiagoko bidaia egin nahi du Julen Nafarratek Europan zehar. Hiru hilabetez, Europa hegoaldeko etxeetako benetako sukaldaritzaren barri jasotzea da bere asmoa eta eguneroko kronika, argazki eta bideoak horretarako propio sortu duen blogean txertatzea.