Podcast: Play in new window | Download
Euskal herritarron harreman sexual eta afektiboez hainbat ondorio atera dituzte Kaixomaitia.eus atariko eta Aztiker ikertegiko lagunek elkarlanean egindako inkestan. Datuen interpretazio eta analisia egiteaz arduratu dira, besteak beste, Euskal Herriko Bilgune Feministako kideak ere. Horren berri ekarri du Idoia Arraizak Bilgune kontari-ren gaurko errepasora. Horrez gain, Nekane Txapartegi euskal preso politikoaren alde sortu den plataformaz eta gutun idazketa masiboaren deialdiaz hitz egin du. Amaitzeko, datorren astera begira jarri eta ekainaren 28ko sexu askatasunaren aldeko nazioarteko egunerako euren irakurketaren berri eman du.