Podcast: Play in new window | Download
Beste bi haur eskolatan euskarazko eskaintza izango dute Iruñean. Irailean egitekoa zuten aldaketa, baina behin-behinean eten egin zuen auzitegi batek, erdarazko hezkuntzan segitu nahi zuten guraso batzuen salaketa onartuta. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak hankaz gora jarri zuen agindu hori orain gutxi, eta bertan behera utzi zituen salaketa argitu aurreko neurriak, esanez aldaketa ez egiteak kalte handiagoak ekarriko lituzkeela. Gora-behera askoren ondoren, aspaldiko eskari bati erantzuten hasteko izango den aukeraz hitz egiteko Itziar Luri gurasoarekin eta Sergio Iribarren Sortzeneko kidearekin hitz egin dugu.