LUR ETA MURMUR: Brasilgo egoera Janaina Stronzakerekin

Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea – MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu nola kolpea eman duen gobernuak kriminalizazio prozesua aurrera eramaten ari den, eskubide sozialen atzerapena bilatzen duena.

Gainera, bakarrik hilabete bat falta da Sutondotoik Plazara lehiaketaren epea amaitzeko. Oraindik zure lana igo ez baduzu, ez pentsatu eta igo lehen bai lehen zure narratiba, ikusentzun, ilustrazio edo/eta argazkia www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean. 3.800€tan baloratutako sariak eta Errumaniako Elikadura Burujabetzarako Nyéléni Europa 2.Foroan parte hartzeko aukera. Ez galdu aukera hau eta parte hartu! Elikadura burujabetza da bidea.

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA: Sakanako politika, memoria eta kirol kontuak ekarri ditugu Beleixetik

og. Eka 16 , 2016