Podcast: Play in new window | Download
Permformance bati buruzkoak dakartzagu gaurko sormenaren tartera, entzule. Joseph Beuys artistaren I like America, and America likes me deituriko lanaren berri izan behar dugu. 1974. urtean egin zuen AEBetan, eta koiotearen konplexua irudikatu nahi izan omen zuen horrekin. Ipar Amerikako indioen jazarpen historiari eta AEBen eta Europaren arteko harremanari erreparatu eta arreta koiotearengan jarri nahi izan zuen. Inkomunikatzea, isolatzea nahi zuen, AEBei begira jarri eta koiotea soilik ikustea, eta harekin rolak elkartrukatzea. Baina horren berri zehatzagoa ekarri digute Gasteizko Halabedi irratiko Jon Aranburu esatariak eta Alba Fernandez arte kolaboratzaileak.