Podcast: Play in new window | Download
Esanahi handikoa izan zen joan den igandea Euskal Herrian. Aramaion, Azpeitian, Debagoienan, Goierrin eta Ispasterren milaka lagunek erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera izan baitzuten, eta euskal estatu burujabe edo independente baterako aukerez iritzia eman zuten hautetsontzietan. Debagoienan, adibidez, botoa emateko aukera zuten 54.833 lagunetatik 16.093 joan ziren hautetsonzietara ia %30. Botoa eman zutenen artean euskal estatuaren alde agertu ziren %94,28, eta aurka %4,21. Eskualde horretako balorazioa eta aurrera begirako erronkak ekartze aldera, Txapa irratiko lagunek Erain dinamikako Aitor Erañari egindako elkarrizketa ekarri dugu gurera.