Podcast: Play in new window | Download
Gaurko agendaren tartean, Oiartzuna begira jarri eta festa kontuak aipatu ditugu. Izan ere, San Antonio jaiak ospatuko dituzte gaur hasi eta igandera bitartean Oiartzungo Ergoien auzoan. Oiartzun irratiko esatari Mirari Martiarenak hitz egin du festa batzordeko lau kiderekin eta elkarrizketa hori ekarri dugu gaurko saioko azken txanpara.