Podcast: Play in new window | Download
Euskararen gaitasun indize orokorrak hainbat bilakaera izan ditu azken urteotan udalerriz udalerri. Horien artean euskaldun direnetan, euskara gaitasuna %70etik gorakoa den udalerrietan, alegia, indizea apaldu egin da hainbat udalerritan, 2011ko zentsuko datuen arabera: zenbat eta euskaldunagoa orduan eta hazkunde txikiagoa edo hazkunde negatiboa izan du indizeak. Bestela esanda, euskaldunen proportzioa gutxitu egin da. Horretan hirigintzak duen eraginari erreparatu diote Gaindegiagoek, eta azterketa horretako zenbait gako ekarri ditu Imanol Esnaola koordinatzaileak gurera.