Podcast: Play in new window | Download
Gipuzkoa plaza utzi eta berriz hartu zuten atzo Gipuzkoa Zutik mugimenduko kideek. Hamar orduren bueltan izan zen guztia. Batetik besterako aldea jende kopurua izan zen: arratsaldean, itzuleran, jendetzak babestu baitzituen kanpaldiko parte hartzaileak. Goizean, kanpalekua hustu ostean, Bulebarreko kioskoa hartu zuten, eta ehunka lagun batu zitzaizkien arratsaldeko mobilizazio deialdira. Ertzaintza bidea oztopatzen saiatu arren, manifestazioak Gipuzkoa plazara bueltatzea lortu zuen, eta bertan geratu ziren ehunka pertsona. Gaur goizean ere tentsio une zenbait egon dira, ertzainak bertaratu eta plaza husten ahalegindu direlako, bi lagun atxilotu ere egin dituzte, baina badirudi mugimendua indartsu dagoela. Dinamikak berak mobilizazio molde gisa duen eraginaz hausnartu dugu gaurko tertulian Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.