Podcast: Play in new window | Download
Dozenaka lagunek Donostiako Gipuzkoa plaza hartu dute aldarrikapen gune gisa, Gipuzkoa Zutik deialdiarekin bat eginik. Zubietako errauste planta gelditzea da haien eskakizunetako bat, eta erraustearen aurkako hainbat kartelekin atondu dute gunea, aldundiaren egoitza aurrean. Helburua, egungo sistema politiko eta ekonomikoa salatzea. Eta horren sinbolotzat hartu dute Zubietan egin nahi duten erraustegia: hori gelditzea dute eskakizun. Mikel Laboaren Liluraren kontra abestitik hartu dute leloa: “Ustelak lurpera, bizitza da handiena”. Erraustegia sinbolo gisa hartu eta sistema eraldatzeko borroka horren inguruan hausnartu dugu gaurko tertulian Itziar Artaga eta Izar Mendigurenekin.