IRRATIEN TARTEA: historia, osasun eta festa kontuak, Esan Erran eta Halabedi irratietatik

Joan den asteburuan Arabako Biltzar Nagusietan egindako Lur Jareen Batzarraz hizketan hasi dugu gaurko irratien tartea. Hamabostean behin bezala, Esan Erran irratiko Lur Gil eta Halabediko Jon Aranburu batu baitzaizkigu. Bilkura horrez gain, Errioxako herritarrek mamografia autobus bat eskatzeko bildu dituzten sinadurez eta Martxoak 3 elkarteak San Frantzisko eliza erabiltzeko lortu duen baimenaz hitz egin du Aranburuk. Gilek, berriz, joan den asteburuan Gaskuen izandako Santurbe erromeriari buruzkoak eta ekainaren 11n egingo duten Larraintzarko ikastetxearen 50. urtemugako festaren ingurukoak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: erraustegiaren aurkako eta gizarte eredu berriaren aldeko borroka molde berriak

ar. Mai 31 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan