Podcast: Play in new window | Download
Joan den astean hedabideek hots handiz zabaldu zuten berria: Berriatuako Atxurra haitzuloan garrantzi handiko labar pinturak aurkitu ditu arkeologo talde batek. Goi Paleolitoko 70 irudi dira orain arte aurkitutakoak, baina askoz gehiago izan daitezke, barnera sartu diren lau aldietan kobazuloaren heren bat ikuskatzeko aukera baizik ez baitute izan. Dirudienez, duela 14.000 urteko labar artean ohikoak diren animaliak ageri dira aurkitu dituzten hamalau paneletan. Aurkikuntza egin duen arkeologo talde horren buru den Diego Garaterekin hitz egin du Bilbo Hiria irratiko esatari Xabier Monasteriok, eta elkarrizketa hori bera ekarri dugu gurera.