Podcast: Play in new window | Download
Joxemi Zumalabe Fundazioaren proiektuak kurtso amaierako jaia ospatuko du larunbat honetan Bergaran. Ia bost urte pasa dira fundazioaren proiektu berritua eraikitzen hasi zenetik. 2012ko otsailean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean burututako ekitaldia izan zen fundazioaren garai berriaren abiapuntua. Ekainaren 4a, beraz, urte hauetan lanean aritu diren kideekin topatzeko gunea izatea nahi dute. Eta borroka den bide horretako topagune ibiltari gisa izendatu dute eguna. Hortaz, momentu honetan dituzten erronka komunez elkarrekin gogoetatzeko zein jai giroan modu atseginean egoteko unea izatea helburu du Atxiki dezagun oraina lelopeko egunak. Antolatu duten egitarauaren inguruan, Bergarako Txapa irrati librean hitz egin du Joxemi Zumalabeko Ainhoa Narbaizak, eta haren hitzak ekarri ditugu zeharkaldiko azken txanpara.