Tina Modotti argazkilariaren bizitzaz eta lanaz hitz egin digu Irantzu Pastorrek

Tina Modotti Udine, Italian jaio zen langile-familia batean. Aitak AEBra emigratu behar izan zuen, familia oso egoera ekonomiko latzean zegoen-eta. Aurrerago San Frantziskon bildu ziren guztiak. Han, Tina jostun hasi zen lanean, moda-etxe batean. Emakume ederra zenez, modelo lan egiteko kontratatu zuten laster. Mundu artistikoan sartu zen, eta bi film ere egin zituen. Garai hartan, Tinak Edward Weston argazkilaria ezagutu zuen, bere bizitzan garrantzi handiko gizona, berarekin ikasi baitzuen argazkigintza-teknika. Modottiren lehenengo lanak dira lore, barazki eta bestelako objektuei ateratako lehen plano txundigarriak. Ba argazkilari horri buruzkoak jorratzeko, Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, Jon Aranburuk hitz egin baitu Irantzu Pastor argazkilariarekin.

Hurrengo podcasta

Maialen Madariaga: "Giroa bero dago ekainaren 5eko galdeketarako"

og. Mai 26 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan