Podcast: Play in new window | Download
Idomeni hustu dute. Kazetariak atera dituzte lehenbizi, inork ez zezan kontatu; gero, laguntzera joandako sendagileak, iheslariek ere ikus zezaten zentzu gutxi zeukala Europaren atari horretan irauteak, desesperantzaren eta esperoaren arteko atalasean. Gainontzekoa nekeak eta etsipenak egin dute: askok nora zihoan ere ez zekiten autobus batean sartzea onartu dute, eta norbaiten sinadura baten menpe utzi dute beren ekimenez abiatutako bidea. Eta orain zer gertatuko den eurekin? Kontuak kontu, gordina izaten ari da errefuxiatuen krisi global izendatu duguna, eta badu nondik heldua. Hargatik, gaia tertuliara ekarri dugu bi Ikoitz Arreserekin eta Nora Salbotxekin hausnartzeko.