Podcast: Play in new window | Download
Hezkuntza Legerako bidea hastea jaso zuen Lakuako Gobernuak Heziberri proiektuaren azken urratsa gisa. Legealdia amaitzear dela, ez da astirik izango prozesua hasteko. Hezkuntzako eragileak hasiak daude jarrera finkatzen, hala ere. Sortzen elkartearen 25. urtemugako festan, esaterako, gogor mintzatu zen Bego Bitorika koordinatzailea eta salatu zuen Hego Euskal herriko ikastetxeetan lege arrotzak ezartzen direla, ratioak handitu, murrizketak egin, nahi ez duten ebaluazio sistema ezarri… horri guztiari begira jarri gara gaurkoan Mikel Garciarekin.