KIROL LEIHOA: Jon Alkorta: “Bagenekien denboraldi zaila izango zela, baina seguru ginen taldeak konpetituko zuela”.

Gaurko saioan tarte berezia eskaini diogu liga amaitzeko 3 partida falta direnean salbazioa ziurtatu duen Oiartzuni. Denboraldia aztertzeko gurekin izan dira Jon Alkorta entrenatzailea eta Anne Mugarza kapitaina.
Bestalde, Zega-Aizkorri mendi lasterketan gertaturikoaren berri eman digu Oihana Kortazarrak. Elgetarra izan zen gure ordezkaririk onena 3.postuan helmugaratuta.
Eider Rubio Bera Berako bigarren entrenatzailearekin berriz, hurrengo asteko partida erabakiorrean jarri dugu azpimarra. Alconbendasi irabaziz gero ligako garaikurra bereganatuko du talde donostiarrak.
Halaber, hauek izan dira gaurko saioko gainerako protagonistak: Ainhoa Alvarez (Athletic), Ane Etxezarreta (Reala), Ainhoa Azaola (Zuazo), Begoña Lazcano (Piraguismoa) eta Mai Garde (Txantrea).

Hurrengo podcasta

'Olatu bat daukat sabelean' ipuina ezagutu dutu Txapa irratikoei esker

al. Mai 23 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan