Podcast: Play in new window | Download
Irratien tartea zabaldu eta irraati emisio, lizentzia nahiz frekuentzia kontuak dakartzagu gurera. Izan ere, joan den maiatzaren 2an, Lakuako Gobernnuak behin behineko epe baterako Donostialdea eskualderako frekuentzia esleitu zion Antxeta Irratiari. Eta datorren maiatzaren 25ean, aldiz, Espainiako Auzitegi Gorenean tratatuko dute gaia, Lakuako Gobernuak helegitea sartu diolako Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Gorenaren erabakiari. Gaiarekin lotuta, agerraldia egin dute gaur Antxeta irratiko eta Arrosa irrati sareko ordezkariek eta horietako kide bana batu zaizkigu gaurko irratien tartera: Antxetako kide Aitziber Zapirain eta Arrosa sareko koordinatzaile Jon Aranburu.