Podcast: Play in new window | Download
Martxoan, espetxetik irten berria zela, Kataluniako prozesu subiranista goraipatu zuen Arnaldo Otegik, eta, bi hilabete eta erdi geroago, bertatik bertara behatu dio eta argi esan du inbidia sanoa ematen diola Kataluniak. Inbidia, gurean, halako prozesurik abian ez delako, baldintzak beste era batekoak direlako, edo herritarren kezkak beste zerbaitetan daudelako. Egia esan, erabakitzeko eskubidearen bueltan kokatu dira azken aldiko dinamikak gurean, nahiz eta independentziaz ere asko hausnartzen den. Gai horiei guztiei begira jarri gara gaurko tertulian Oier Imazekin eta Aitor Kaltzakortarekin.