Podcast: Play in new window | Download
Bergarako Pentekoste jaietarako Xaxau konpartsa herrikoiak egitarau oparoa prestatu du aurten ere. Bihar hasiko dira festak, eta zirikatzaile lanetan diharduen konpartsa horrek hamarkada bat beteko du laster. Bideberri inguruan, gune alternatibo izateko sortu zuten, eta hamar urteko ibilbidean Bergarako hamaika elkarte eta mugimenduren bilgune izatea lortu du. Aurtengo jaietarako zer prestatu duten eta aurrera begira zein asmo dituzten, Xaxauko kide Unai Arantzabalek azaldu die Bergarako Txapa irrati libreko lagunei.