Podcast: Play in new window | Download
“Ez idatzizko lege batek dio, kantari bat ez dela heldutasunera iristen pianoaren laguntza soilarekin kanturen bat grabatzen ez duen bitartean. Hori horrela bada, Petti heldu da, eta kasualitatea, aspaldi zor zigun disko rockeroaren baitan gertatu da”. Hori ez diogu guk, Andoni Tolosa Morau-k Berrian idatzia da, eta larunbat honetan Berako artistak Etxeko uzta taldearekin Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen Hotzikarak diskoaz ari da. Ba lan horren berri ekarri dugu gaurko sormenaren tartera, eta Halabedi irratiko Jon Aranburuk hitz egin du Pettirekin berarekin.