ETBren Nafarroako etena, errefuxiatuei buruzko dokumentalak eta LTD kate berriak

Duela zenbait aste jakin genuen UPNren esku zegoen aurreko Nafarroako gobernuak aurkeztutako salaketa baten ondorioz, Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindu zuela Espainiako Industria Ministerioak. Gai horri heldu dio Urtzi Urkizu kazetariak gaurko komunikazioaren tartean. Horrez gain, atzoko Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna kontuan hartuta, Mozal Legea baliatuta isuna jarri dioten Axier Lopez kazetariaren kasua eta prentsa askatasunaren arloan gure herrian izandako urraketak ekarri ditu gogora. Grezian dauden errefuxiatuen egoeraz ETB2k igandean eskainiko duen dokumentala eta Halabedi irratiko zenbait kidek Greziara egindako bidaia ere nabarmendu ditu. Amaitzeko, Hego Euskal Herrian LTD Lurreko Telebista Digital bidez ikusi ahal izango ditugun zenbait kate berri aipatu ditu Urkizuk.

Hurrengo podcasta

Maite Garra: "Ez dugu ahazten nundik heldu garen, baina zinez kanporat hedatzen gira"

az. Mai 4 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan