Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako Argia-ren azalera feminismo komunitarioko ekintzailea den Lorena Cabnalen elkarrizketa ekarri dute. Hala aurreratu du Estitxu Eizagirre zuzendariak, eta gorputza eremu politiko gisa aldarrikatzen duela nabarmendu du. Horrez gain, 1976an Jurramendin izandako hilketaren bueltan ondu duten erreportajea eta egun hartan Josu Txueka historialariak ateratako argazkiez ere hitz egin du Eizagirrek. Amaitzeko, askotariko adimenez eta horiek hezkuntzan izan beharreko kudeaketaz idatzi dutena ekarri du aurrerapenera.