‘Pedaló’ dokumentala, abentura, eta ‘Game of trhones’ zein ‘American crime II’ telesailak

Bi astelehenez behin, ikus-entzunezkoei begira jartzen gara Zebrabidean, eta zinemaren nahiz telesailen ingurukoak jorratzen ditugu Gaizka Izagirrerekin. Gaurkoan, hiru lagunek Internet bidez erositako pedalo batekin Miarritze eta Bilbo arteko bideaz egingo duten Pedaló dokumentala aurkeztu du, hasteko. Pelikulei helduta, abenturazko generoaren inguruko hausnarketa plazaratu du Izagirrek, iruditzen  baitzaio azken urteetan genero horretako film gutxi ekoizten direla. Telesailen atalean, atzo hasi zen Game of trhones-en seigarren denboraldia nabarmendu eta American crime II telesaila ikustea gomendatu du.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 264 - bidegurutze supersonikoa

al. Api 25 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan