Podcast: Play in new window | Download
Etxauzia elkarteak Baigorriko izen bereko gaztelua erosi nahi du eta Euskaldun bat, euro bat kanpaina jarri dute martxan. Herritarren esku utzi nahi luke elkarteak gaztelua, nafarren etxea izan dadin, eta, nafarren bidez, baita euskal herritar guztiena ere. Hala, guztiei irekitako eremua izatea nahi dute, ikerketa, aurkikuntza eta sorkuntza gune berezia bihurtzea, harremanak egiteko tokia izatea. Hain justu, Etxauzia elkarteko Antton Curutcharryk eman ditu horren inguruko azalpenak Oiartzun irratian.