Podcast: Play in new window | Download
Aurreko Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza aztertu, hasiera batean erreformatu eta ondoren kentzea erabaki duela adierazi dute oraingo aldundiko buruek. Neurri horrek “dei efektua” eragin duela eta Gipuzkoara “migrazio isuri artifiziala” ekarri duela ohartarazi zuen Maite Pela Gizarte Politiketako diputatuak. Esamolde horiek zalaparta eragin dute, eta diru-laguntzaren beraren inguruko xehetasunez, onuradunen jatorriaz eta laguntza ekonomikoak bermatu behar lituzkeenez aritzeko SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagarekin eta Ikuspegi immigrazio behatokiko Gorka Morenorekin hitz egin dugu.