Podcast: Play in new window | Download
Aranzadi zientzia elkarteak eta Emoa Fundazioak sinatutako akordioaren berri ekarri du Aimar Etxeberria kazetariak, Gaur8 astekariaren biharko alea aurreratzerakoan. Horrez gain, Agifes elkarteko psikologo Iker Arrizabalagari egindako elkarrizketa ere nabarmendu du, eta gaixotasun mentalak dituzten herritarren egoera azaldu du. Iruñe Alfonso lodifobiaren aurkako ekintzaileari egindako elkarrizketako zenbait gako ere nabarmendu ditu. Amaitzeko, aurtengo San Ferminetarako kartelen artean finalera iritsi diren horien balorazioa egin du, Exprai marrazkilariaren iruzkinak aipatuz.