Podcast: Play in new window | Download
Gaur, apirilak 14, 85 urte igaro dira Espainiako II. Errepublika izendatu zenetik. Eibarren baina, egun bat lehenago egin zen aurrerapena. Eibarko Udal Artxiboak berreskuratu egin du Errepublika Aldarrikatzeko Aktaren testu osoa eta 1931ko apirilaren 14ko goizean irakurri zen Bandoa. Iruñean, berriz, Udaletxeak txalo artean kendu egin du Rodezno Kondearen plaka, eta Askatasunaren plaza izendatu du gune hori. Urtemugaren harira, duela 85 urte izendatu zen errepublika aldarrikapen egun hartaz dituzten oroitzapenak ekarri nahi ditugu Ahotsak.eus ataritik eguneko adierazpenen tartera.