Podcast: Play in new window | Download
Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, Lakaxitako kide Dornaku Lanzekin hitz egin dugu.