Aroztegiako salaketez, ‘Oporrak bakean’ egitasmoaz eta Arcelor Mittaleko lan gatazkaz hitz egin digu Fernando Anbustegik

Baztan, Malerreka, Bertizarana, Bortziriak, Urdazubi eta Zugarramurdiko berri ekartzen dugu bi asteartez behin irratien tartera, eta Nafarroako haran horietara hedatzen den Xorroxin irratiko Fernando Anbustegi batzen zaigu horretarako. Gaurkoan, hasteko, Euskal Herriko txirrindulari itzuliaz hitz egin du, Lesakan amaitu zen etapan, Aroztegiako proiektuaren aurkako salaketa presente egon zelako. Horrez gain, Saharaztanek antolatuta udan Saharako haurrentzat Elizondon egingo den Oporrak bakean aterpearen ingurukoak azaldu ditu. Amaitzeko, Arcelor Mittal multinazionalak Lesakan duen enpresako langileen kezkaren berri eman du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: emakume ijitoez ditugun aurreiritziak deseraikiz

ar. Api 12 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan