‘GAUR8’: Salwa Sorour gidaria, emakume ijitoak eta emakume presoen maitasun harremanak

Lan astearen amaierara heltzen garenean, aprobetxatzen dugu larunbatetako Gaur8 astekariko irakurgaien aurrerapena egiteko. Gaurkoan, Amagoia Mujika astekariko arduradunak ekarri dizkigu aste honetako alean landu dituzten gaiak. Batetik, Salwa Sorour autobus gidari palestinarraz hitz egin digu. Emakumea izanik, gizartean aitortzen ez zaion lanbidea hautatu zuen Sorourrek: haurrak eskolara eramateko autobusa gidatzea. Bestetik, gaur ijito herriaren nazioarteko eguna izanik, emakumezko ijitoen bizimoduaz eginiko erreportajea aurreratu digu. Amaitzeko, Estibaliz de Miguel Calvok emakumezko presoen maitasun harremanez esan dizkienak nabarmendu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Mikel Elorza, betaurreko kritikoekin, Panamako paperez eta Turkiara deportatutako errefuxiatuez

ol. Api 8 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan