Podcast: Play in new window | Download
Tartalarien ekintza sostengatzeko diru beharra aitzaki harturik, egun hau antolatu zuten hainbat pertsonek Urretxuko GazteleKUan. Desobedentzi ekintzen inguruko hausnarketa batekin hasiko zen arratsaldea (batez ere AHTaren inguruko ekintzak), eta honekin batera Galdakaoko autonomia komunal proiektua azalduko zuten haietako kide batzuek. Ondoren, kartzelako bizipenen inguruko hausnarketa-kontakizun-errezitaldia egin zen gitarra eta irudiz goxaturik. Afalostean hasi zen kontzertua, lehena hauxe, Afu talde Barañaindarra igo zen eszenatokira. Gozatu AFU-ren doinu rumberoez!