Podcast: Play in new window | Download
Petti eta Agustin Alkhat musikariek Gasteizko Gaztetxean joko dute larunbatean, 21:00etatik aurrera, Arrosa Irrati Sarearen jardunaldien amaierako festan. Pettik lan berria aurkeztuko du Gasteizen. Disko hori, hain zuzen, apirilaren 21ean, plazaratuko du, Elkar argitaletxearen bidez. Berakoak Etxeko Uzta taldearekin grabatu du diskoa. Nafarroa Beherako Aguxtin Alkahat musikariak, berriz, iaz argitaratu zuen Haizeen meneko diskoa. Diskoan midtempo erritmoekin jositako kantu sendo eta biziak bildu ditu Alkhatek, eta zenbait musikari-lagun ondoan izan ditu. Batarekin zein bestearekin hitz egin du osteguneroko sormen tarterako Halabedi irratiko Jon Aranburuk.