Aste honetako ARGIA: banku etikoak, Lakabeko Arkaitz Leon Muela, eta Xabier Letona erraustegiaz

Lan astearen erdira iritsi garenez, Argia astekariaren aste honetako alean jorratu dituzten gaien aurrerapena egin dugu, Estitxu Eizagirre zuzendariaren laguntzaz. Hasteko, finantza erakunde etikoen ezaugarriez eta funtzionatzeko moduaz hitz egin digu, baita Euskal Herrian topa ditzakegun adibideak aipatu ere: Koop57, Oikocredit eta Fiare. Jarraian, Lakaben bizi den Arkaitz Leon Muela idazleari egindako elkarrizketa nabaremendu digu, eta herri ereduaz hitz egiteaz gain, sortu berri duten (H)uts argitaletxea ere aipatu digu. Amaitzeko, Xabier Letonaren analisia ekarri du Eizagirrek, Nafarroako Gobernuak onartu berri duen hondakin plan berriari tiraka, Gipuzkoan errausteko zenbaitek duten temari zorrotz begiratu baitio Letonak.

Hurrengo podcasta

POTTO: Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria

az. Mar 16 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan