Podcast: Play in new window | Download
Internetek badu generoa. Eta, ez da emakumezkoa. Europako Batzordeak argitaratutako ikerketaren arabera, IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien arloan lan egiten duten zazpi milioi lagunen artean %30 baino ez dira emakumezkoak. Ardura postuetan, berriz, %19,2 soilik daude. .EUS komunitatearen egoera ez da hobea. Domeinu-izenak erregistratzen dituztenen artean %25 baino ez baitira emakumeak, hala jakinarazi zuten Emakumeen Nazioarteko Egunean. Horretaz hitz egin du, besteak beste, Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratietako Hizpidea magazineko esatari Xabier Monasteriok .EUSeko Josu Waliñorekin.