Podcast: Play in new window | Download
Bi astelehenez egiten dugun eran, irratien tartean Tolosaldera begira jarrita ekin diogu Zebrabideko asteari. Ohi bezala, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu eta transexualitatearen inguruan hitz egin digu. Izan ere, berriki, Tolosako epaitegiak lau urteko transexual bati izena aldatzea baimendu dio. Hargatik, gaiari lekua egin diote euren hedabidean eta haurraren familiarekin, Kizkitza Arozena sexologoarekin eta Oihana Makazaga transexualarekin hitz egindakoen berri eman digu.