Podcast: Play in new window | Download
Ez Dok Amairu taldeari omenaldia egiten dion Badok Hamahiru kantaldia entzuteko aukera izango da gaur Hendaian, Hendaia Euskaraz hilabetearen harira. 21:00etan, Bixintxo Elizan, Aire Ahizpak, Pantxoa Carrere eta Peio Ospital, Senpereko Hiru Soinu taldeko gazteak, Hendaiako Herriz Herri bikotea eta Oihana Lekuona ariko dira kantuan, Karakoil enpresaren laguntzaz. 1966 eta 1972 urteen artean abangoardiako talde izan zen Ez Dok Amairuren kantuak abestuko dituzte. Eta horren harira, Antxeta irratiko Maia Muruagak Oihana Lekuonarekin eta Xabi Lopezekin hitz egindakoak ekarri ditugu gaurko irratien tartera.