Podcast: Play in new window | Download
Bi ostiralez behin, aktualitateko gaien errepaso kritikoa egitera batzen da Mikel Elorza gurera. Gaurkoan, Arnaldo Otegi espetxetik aske geratu ondoren izan diren adierazpen eta albisteei jarri die arreta. Horrez gain, gertutik bizi beharreko kasua izan duelako, 2007an A8 autobideko trafikoa mozteagatik auzipetu dituzten gazteez hitz egin du. Horietako hiru, Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara Ladron ez ziren auzi saiora agertu, eta atxilotu eta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.