Alberto Barandiaran: “Irismena garrantzitsua da, baina errealitate denak hartu behar dira kontuan”

Herri ekimeneko hedabideen Hekimen elkarteak batzar nagusia egin zuen, iragan martxoaren 4an. Bertan adierazi zuten Lakuako Gobernuak hedabideentzako diru-laguntzak emateko moduarekin ez daudela ados: urte bakarrerako baino, urte gehiagorako ematearekin ados agertu arren, diru-laguntzak 2012tik izoztuta daudela salatu zuten. Era berean, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin egindako bileretan proposatutako irizpideak ez kontuan hartu ez izana ere salatu zuten, irismenaren irizpideak kalte handia egiten dielako herri ekimeneko hedabideei. Horretaz guztiaz hitz egin du Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratien Hizpidea magazinean, eta haren hitzei egin diegu lekua guk ere.

Hurrengo podcasta

Sare sozialen bidez egin daitezkeen elkartasun kanpainez hitz egin digu Patxi Gaztelumendik

az. Mar 9 , 2016