Aste honetako ARGIA: Nafarroako ingelesezko hezkuntza, sufragista borrokalariak eta Plazida Otaño

Lan astearen erdira heldu berritan, Argiaren aste honetako alean landutako gaien aurrerapena egin digu Estitxu Eizagirre zuzendariak. Hasteko, Onintza Iruretaren erreportajea nabarmendu digu, Nafarroako hezkuntzaren baitan ingelesez ikasteko programak izan dituen akatsen ingurukoa. Poliziaren erasoei aurre egiteko jiu-jitsu borroka japoniarra praktikatzen zuten sufragisten ingurukoak ere aipatu dizkigu. Amaitzeko, Eizagirrek berak Plazida Otaño bertsolariaz eginiko soslaia laburbildu digu.

Hurrengo podcasta

Mikel Santos 'Belatz': "Pintura argazki baten parekoa da, baina marrazketak gehiago transmititu behar du"

az. Mar 2 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan