‘Bilgune kontari’: bake feminista, korrika prekarioa, haur transexualak eta Eskola Feminista

Astelehenero ohi dugunez, Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari astekariaren errepasoa egin dugu. Gaurkoan, Idoia Arraizak lagundu digu horretan. Hasteko, martxoaren 8ko emakumeen nazioarteko egunaren harira Bilgune Feministak kaleratu duen irakurketa aletu digu. Bilbo eta Bartzelona lotu zituen Correscales dinamikaren garrantzia ere nabarmendu du, bereziki, emakumeen prekarietatea ere kontuan hartu zutelako bertan. Leire Ibargurenek Klitto atari feministarako transexualitateaz idatzitako artikulua ere aipatu digu. Amaitzeko, joan den larunbatean Bilbon eginiko Eskola Feministaren bigarren saioaz hitz egin digu.

Hurrengo podcasta

Haurren beldurren kudeaketa eta erorketen bideoen "grazia", Txapa irratitik

al. Ots 29 , 2016
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan